XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mendiak eta arrokak hortxe dagoz, zorigaiztoko probabilidade antzuen erakutsitzat.

Metalak, ezmetalak talde ugari eta bakarretan alkartuak dira.

Bizitzak askotarikoen batzea eta ordena behar du.

Metalak, meatzak ez dira bide horretatik ibilliak; errezago izanaz gogorturik datzaz beren itxuratasun handiosean.

Baiña biziak bide zabalagoak nahi ditu.

Molekulean artean badago bat eguzkitiko argiari eskerrak meatz eta organikotasun bagako molekuletatik organikotasuna egiten dakiena.

Klorofilla deritza.

Klorofilla (jloros = berde; fila = zale, gerkeraz) gai berdexka bat da.

Bere molekula magnesioduna da.

Honeri eskerrak bizidun askok lasaiago lortuko zutekean enerjia.

Eguzkiak ematen zien argiaz meatza organikatzen zuen klorofillak.

Ez zan bada lehen lez, ondokoekin burrukan eta gerlan ibilli behar.

Bakteriren batek, mutatzez edo, hartuko zuen edo sortuko klorofilla eta gero haien ondokoei, erditzean emon.

Zana zala, klorofilla topatzea ikaragarrizko pauso bat izan zan bizitza arloan.

Orduko klorofildunen berri ez dakigu egun.

Hala ere ba dugu gure artean haien kide bat: Euglena.

Berau animalitzat hartu leiteke eta baita landaretzat ere.

Animaliak bezala badabil ille luze bateri esker eta landareak lez ba du klorofila.

Orduko euglenak uretan ugar hari izango ziran, aurki.

Baiña espezializatzea arin etorri zitzaien haiei ere.

Klorofildun bizidunen artean bitzuk berezi ziran.

Batzuek klorofilla utzi egin zuten eta higidurari oratu.

Berauetatik animali edo abereak sortu ziran.

Besteek, ordea, klorofilla gorde zuten eta higidura eta ibilteko gaitasuna galdu.

Haiek landareen iturburuak zirakean.

Honetara landareak eta animaliak bereziak ziran!.

Ta aurrerago joan baiño lehen begira dezagun atzera.

Han elektroi eta atomoak geratu dira, eta molekulak ere bai.

Baina ez ezertan aldatu bage.

Simetriz eta kidetasun errezaz kristalak, meatzak, metalak, haitzak eta mundu gogor eta arnas bagekoa egin dute.

Aurreraldakuntza bide eskasetik joan da, alborako bidetik, ez goranzko bide argitik.

Ta bizitza ba dakio garaiari.

Klorofil bako zelulak agertzen dira: Protozoak.

Lehenbiziko animaliak.

Animali hauek zelula bakarrekoak dira.

Batzuk abarketa illetsu baten antzekoak dira (paramezioak), beste batzuk itxura bagako masa taiuz (amebak), kanpaitxo tankerakoak (bortizelak) eta beste asko agertzen dira erreiñu hontan.